Gobierno Vasco

Goya-Sahara

Sahara Goya Sariak 2013an

Geure ikastetxea

Informazio gehiago nahi baduzue, gure eposta erabili.

Elorrio-Amgala 2012

  2012ko Abenduan, Elorrio BHIk, Txintxirri ikastolak, Lajwad elkarteak eta Elorrioko Udalak Tindouf-eko saharauien kanpanmenduetara egindako bidaia. Gure hirugarren elkartasun bidaia.


Santamasak Institutuan ospatzen

   Partidak, lehiaketak, tortilak, pintxoak, dantzak, abestiak, "sariak" ... berriro Santamasak.

KONPOSTA EGITEN

Azken asteetan,  ikaskeak konposta egiten aritu ziren: baratzan belarrak kentzen pilatzeko, inguruan hostoak batzen, etxetan hondakin organikoak biltzen etaar.

Dagoeneko prozesua martxan jarrita dago eta hilabete batzuk barru lortutako konposta baratzean zabaltzea espero dugu.

Hazien Tailerra

   Azaroaren 21ean, 3.mailako Ikerketa tailerreko ikasleek ”Hazien tailerra” egin zuten; tailerra lantzeko kanpotik horretan aditua den Susana González ikastetxera etorri zen. Bertoko eta sasoiko barazkien haziak erein zituzten eta orain, astero -astero,  ureztatzen ari dira. Ernaltzen direnean eta landatzeko tamaina hartzen dutenean ikastetxeko baratzean landatuko ditugu.

Kontsumo Tailerra Biezko baserrian

    Azaroaren 12an, 2.mailako kontsumo tailerreko ikasleek Axpeko Olazabal auzoko Biezko baserria bisitatu zuten.
Biezko baserrian 5.000 m2 inguruko ortuan, sasoiko ortuariak ekoizten dituzte. Horrez gain, arrautzetarako oiloak eta fruta-arbolak dituzte.
    Haien helburua bertoko barietateak berreskuratzea eta mantentzea da, ekoizpena inguruneko eraldatuz eta prezio justuak eskainiz, lan duin baten truke. Lurretik eta lurrarekin bat eginez bizitzea lortuz, agroekologiarantz pausoak emanez.


PeƱas Negras 2012

Burdin meatzaritza eta gizakia,La Arboledako meatze paisaia, Industri Iraultza eta burdin meatzaritza, meatzaritzak eraldatutako natur ingurunea... hau dena egun batean! (eta gainera, eguzkia)

Eureka, Zientzia Museoa

    Azaroaren 7an. 4. mailako ikasleak eureka! zientzia museoan hainbeste ekitaldietan parte hartu zuten.


 

Kontsumo arduratsua. Elkarrizketak

 

1.DBH-ko Kontsumitzaileen hezkuntzako ikasleek Emaus-ek antolatutako “Elikadura Burujabetza” tailerrean parte hartu zuten eta bideo bat grabatu zuten.Hemen duzue ikusgai:

© Elorrio BHI
Telefonoa: 946582713 | Fax: 946582713 | idazkari@elorrioinstitutua.eus