Gobierno Vasco

Kalitatea Kudeatzeko Sistema

Helburuak

  • Ikastetxeetan, etengabeko hobekuntza-prozesuak sustatzea, erraztea eta bultzatzea.
  • Ikastetxeei, etengabeko hobekuntza-prozesu arrakastatsuak izateko, beharrezko informazioa, tresnak eta aholkularitza ematea.
  • Zeinahi esparrutan praktika onak dituzten ikastetxeen sarea osatzea, besteentzat jarraitu beharreko eredu bihur daitezen .

 

 

Baldintzak  
"Kalitatea Kudeatzeko Sistema" proiektuak era sistematikoan esku hartzeko esparru bat eskaini nahi du, ikastetxe bateko hezkuntza-jardueraren eremu nagusiak hobetzeko. Baldintzek ondorengo esparruak jorratu nahi dituzte: plangintza, irakaskuntza-ikaskuntza, ezadostasunen kudeaketa eta agirien kontrola. Baldintzek aipatutako hezkuntza-jardueren kudeaketari lotutako zehaztapen eta eskakizunak zehazten dituzte, hezkuntza-jarduera horiek ikastetxeen kalitatea kudeatzeko sistemaren gutxienezko kalitatea bermatzeko nabarmentzat  jotzen baldin badira.


Sistemaren baldintzak
1. Zuzendaritzaren ardurak.
2. Irakas-plangintzaren prozesua.
3. Irakatsi eta ikasteko prozesua.
3.1. Harrera-azpiprozesua.
3.2. Programazio-azpiprozesua.
3.3. Gelako jardueren azpiprozesua.
3.4. Ebaluazio-azpiprozesua.
3.5. Tutoretza-azpiprozesua.
4. Ezadostasunak kudeatzeko prozesua.
5. Agiriak kudeatu eta kontrolatzeko prozesua.
6. Ebaluazio eta barne auditoretzen prozesua.

 

© Elorrio BHI
Telefonoa: 946582713 | Fax: 946582713 | idazkari@elorrioinstitutua.eus