| Martxoa| Eskola jasangarria. Agiria. Otsaila| Ihobe bisita Otsaila| Santageda kantak Abendua| L. GaztaƱagaren hitzaldia Urria| Izarren Distira 2011 Urria| Garbitu dezagun mundua Iraila| Testu liburuak 2011-2012 Iraila| Eskola Egutegia 2011-2012 | 1.mailako Kontsumitzaileen Hezkuntzako ikasleek Emaus fundazioak antolatutako irratsaio tailerra burutu zuten. Ikastetxean irratsaioa prestatu ondoren, Durango irratian zuzenean kazetari lanean primeran aritu ziren, eskola jasangarriaz, eskolako ortuaz eta sasoian sasoikoa jatearen garrantziaz berbetan eta errezeta bat ere proposatu ziguten. Zorionak egindako lanagatik! Kontsumo arduratsua. Elkarrizketak
1.DBH-ko Kontsumitzaileen hezkuntzako ikasleek Emaus-ek antolatutako “Elikadura Burujabetza” tailerrean parte hartu zuten eta bideo bat grabatu zuten.Hemen duzue ikusgai: Eskola jasangarria. Udalsarea21.
Informazio gehiako linketan:
Udal Sarea eta IHOBE
Pasa den otsailaren 29an, IHOBEko eta Udal Sareko teknikari batzuk gure Institutuan izan ziren Eskola Agenda 21 programa nola eroaten dugun aurrera ikusten. Matrikula Kanpaina 2012
ONARPEN-ESKABIDEEI BURUZ MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK
Hementxe daukazue sarri agertzen diren zalantzen erantzunak. Dena den, nahiago baduzue, Ikastetxean edo telefonoz ere egin dezakezue.
Santageda Otsailaren 4an, Santageda bezperan, Iturrisoro elkarteak antolatutako kantaldian gure ikasle batzuek parte hartu zuten dirua batzen. Lortutako dirua Caritas-i eman zioten. Abenduaren 22an Larraitz Gaztañaga Arantzamendi kardiologo elorriarra institutuan izango dugu ikasleei Mesie taldeak izan du distira gehien
Mesie talde elorriarrak eskuratu du, San Agustin kulturgunean egindako Izarren Distira gala erakustaldiko sari nagusia.
Elorrioko institutuko 3.DBH-ko ikasleak “Garbitu dezagun Mundua Euskadi 2011” ekimenarekin bat egin dugu. Ekintza burutu ostean honen berri http://www.garbitudezagunmundua.org web orrian jakitera eman dugu (ateratako argazkiak, bideoa, sustapen-materiala, lekuko prentsa oharrak e.a. ) Horretaz gain, hainbeste komunikabideeetan (adb. Anboto aldizkarian, El Correon), berri eman dugu, ekintzaren adibidea zabaldu guran.
Ez izan beldur!!! Beldur Barik udalek osatutako Berdinsarea elkarteak sortarazitako ekimen bat da. Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko. Hemen bideo lehiaketan aurkeztu dugun "Ez beldurtu" lana ikus dezakezue.
|