ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Ele Anitza Proiektua

  Programa eleanitzaren helburua ikasleen hizkuntza konpetentziaren bilakaera bikain bat lortzea da bai euskaraz bai gazteleraz, baita atzerriko hizkuntzetako batean konpetentzia on bat lortzea ere. Helburu hau lortzeko, metodo komunikatzaile bat proposatzen da, hizkuntzaren erabilera funtzionala, hots, hizkuntza ikasketa objektu izateaz gain (arau gramatikalak, ortografia, sintaxia, eta abar) ahoz eta idatziz komunikatzeko oinarrizko tresna bezala ulertzen da, baita geure ezagutzak antolatzeko, eraikitzeko eta biltzeko ikasketa tresna bezala ere.
 


Gure proposamenaren zutabe nagusienak :

 

  1. ELE ANITZA proiektua DBH 3 eta DBH 4 ikasmailetan  soilik eramango dugu aurrera.
  2. ELE ANITZA proiektua, aurrez aipatutako mailetan egin nahi dutenentzat, aurreko ikasturteetan, ingelesez eskainiko diren ikasgaien eskaintza luzatuko  zaie.
  3. DBH 3 ikasmailan ELE ANITZA proiektuan parte hartzeko, ikasleak hizkuntzetan maila egokia erakutsi beharko du, zalantzarik gabe, hiru hizkuntzak   gaindituta eta Ingelesean OSO ONDO. Honetaz gain, DBH 1 eta DBH 2 amaitzerakoan aukera honi lotutako hizkuntza-orientazioa burutuko da.
  4. Ohiko moduan, DBHko azken bi ikasturteetan, ikasturtez ikasturte ELE ANITZA proiektua aukeratu nahiz utzi daiteke.
  5. Honela bada, Elorrioko Institutuko curriculuma honela osatuko litzateke, aldaketa hauek medio :


CURRICULUMA
MAILAK
TRONKALAK
AUKERA LIBREKOAK
HEZKUNTZA ARRETA
DBH 1


DBH 2
Gorputz Hezkuntza (2)

Komunikazio Tailerra (1)
DBH 3
Gorputz Hezkuntza (2)
Natur Zientziak (3)

Zinegintza (2)
DBH 4
Gorputz Hezkuntza (2)
Etika (1)
Fisika/Kimika (3)
Historia pelikuletan (1)



Laburbilduz :
1.    Irakasleria ororentzat derrigorrez ingelesez egingo den irakasgairik EZ LITZATEKE ESKAINIKO.
2.    DBH1ean eta DBH2an gaur egun dugun eskaintzari eusten diogu. Berrikuntza gisa, DBH2ko hezkuntza arreta esparrua ingelesez eskaini daitekeen komunikazio-tailerrarekin osaturik geratu daiteke. DBH1 eta DBH 2 amaitzerakoan, batipat ELE ANITZA proiektuan euren burua ikusten duen ikasleari eta familiari, notak eta hizkuntza-gaitasunak kontuan hartuta, hizkuntza-orientazioa luzatuko zaio.
3.    DBH2n gaur arte eskaintzen ari garen Irakurketa Tailerra mantenduko genuke eta Komunikazio Tailerra ingelesez gehitu. Proposame moduan luzatzen da ere guztiei KOMUNIKAZIO TAILERRA deitzea
4.    DBH1 eta DBH2 mailetan ez ginateke ELE ANITZA proiektu barruan egongo eta DBH3 eta DBH4n ordea bai.
5.    DBH1ean ez genuke aparteko ingelesezko eskaintzarik egingo eta DBH2n hasiko ginateke eskaintza zabalduz.
6.    DBH3n Plastika irakasgaia euskaraz bakarrik emango da.
7.    Ingelesean, ELE ANITZA proiektuko ikasleen maila indartzeko, aiapatu irakasgaian programazio berezituak izatea komenigarria ikusten da. Honetarako ere,  elkarrizketarako-laguntzailearen lana, gehienbat, ikasle hauekin burutuko litzateke.  

© Elorrio BHI
Telefono: 946582713 | Fax: 946582713 | iesbhi@teleline.es