Gobierno Vasco

2019-2020 ikasturtera ONGI ETORRIA

 

  2019-2020 ikasturtera ONGI ETORRIA



Lehenik eta behin ikasturte berri honen hasieran eta lerro hauek aprobetxatuz Hezkuntza komunitate osoari zabaltzen diogu ongi etorria: ikasle, irakasle, familia eta langile ez dozenteei.

Aurreko ikasturteetan lez ikastetxeak konpromisua hartuta duen hainbat proiektuetan lan egiteko asmoa agertzen du. Denak ere ardatz estrategikoei erantzuteko dira: ikasleen aniztasunari erantzuteko, elkarbizitza edo bizikidetzari lotutakoak, komunitatea osatzen dugun partaideen komunikazioa eta partaidetza indartzeko, zientziak eta emakumeen papera beraiekin lotura sendotzeko, hizkuntzak indartzeko eta ebaluazioaren garrantziari lotutakoak kontuan izango ditugu.

Hori guztia azken xedea gure ikasleen arrakasta pertsonala eta akademikoa lortzea da eta beti ere zerbitzu publikoa garen heinean irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzen joateko asmoa agertzen dugu.

Gogoratu aurkezpen eguna irailaren 9an, astelehenean, izango dala. Ordurarte ondo izan eta indarrak berrituta ekarri ikasturte berri honi aurre egiteko.

Eskerrik asko. Denon iradokizunak jasotzeko prest gaude.

Agurtzane Berriozabal
Elorrio Institutuko zuzendaria

 


© Elorrio BHI
Telefonoa: 944280138 | Fax: 944280139 | idazkari@elorrioinstitutua.eus