ES | EU | EN
Gobierno Vasco

 

 

 


 

          PEINE '12

          MAKING OFF 


   1.mailako Kontsumitzaileen Hezkuntzako ikasleek Emaus fundazioak antolatutako irratsaio tailerra burutu zuten.

   Ikastetxean irratsaioa prestatu ondoren, Durango irratian zuzenean kazetari lanean  primeran aritu ziren, eskola jasangarriaz, eskolako ortuaz eta sasoian sasoikoa jatearen garrantziaz berbetan  eta errezeta bat  ere proposatu ziguten.

  Zorionak egindako lanagatik!

Ekintza prentsan ere  agertu da, Klik! hemen.

Kontsumo arduratsua. Elkarrizketak

 

1.DBH-ko Kontsumitzaileen hezkuntzako ikasleek Emaus-ek antolatutako “Elikadura Burujabetza” tailerrean parte hartu zuten eta bideo bat grabatu zuten.Hemen duzue ikusgai:

Sahara 2012

De nuevo este curso hemos ido a visitar a nuestros amigos saharahuis.

Mujeres saharahuis

Emakume saharauiak

Eskola jasangarria. Udalsarea21.

Gure Institutuak 6 urte daramatza Eskola Agenda 21en baitan ekimenak burutzen, ikasleak jasangarritasunean hezten eta tokiko ingurumena hobetzeko lan egiten. Orain, Eskola Jasangarria dela ziurtatu berri du Eusko Jaurlaritzako batzorde ebaluatzaile batek eta hori erakusten duen bandera zuria ikusgarri dago eskolako jantokiaren ondoan.

      Informazio gehiako linketan:

                elcorreo.com      Deia     anboto.org  

 


 

Udal Sarea eta IHOBE

   Pasa den otsailaren 29an, IHOBEko eta Udal Sareko teknikari batzuk gure Institutuan izan ziren Eskola Agenda 21 programa nola eroaten dugun aurrera ikusten.
   Ikasleek erakutsi zieten ikastetxea, orain arte burutako jarduerak azalduz.

Matrikula Kanpaina 2012

 

ONARPEN-ESKABIDEEI BURUZ MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK


  Hementxe daukazue sarri agertzen diren zalantzen erantzunak. Dena den, nahiago baduzue, Ikastetxean edo telefonoz  ere egin dezakezue.

KLIK!

 


 

Santageda


  Otsailaren 4an, Santageda bezperan, Iturrisoro elkarteak antolatutako kantaldian gure ikasle batzuek parte hartu zuten dirua batzen. Lortutako dirua Caritas-i eman zioten.
  Ah! eta nahiz eta argazkietan ez agertu, Jesus G.k eta Clisbert S.k ere parte hartu zuten .

Santageda2012

Gabon aurreko jaialdia

Gabon aurreko jaialdia.

Abenduaren 22an Larraitz Gaztañaga Arantzamendi kardiologo elorriarra institutuan izango dugu ikasleei arlo zientifikoan egin daitezkeen ikasketen eredu bat eskaintzeko eta Estatu Batuen izan duen bere esperientzia pertsonalaz aritzeko.
    Hitzaldia zientzietako mintegiak antolatuta dago etaDBH3 eta DBH4ko ikasleei eskainiko zaie.

   Mesie taldeak izan du distira gehien

 Mesie talde elorriarrak eskuratu du, San Agustin kulturgunean egindako Izarren Distira gala erakustaldiko sari nagusia.

‘Euskara onaren saria’ irabaztearren, bideokamera bana eskuratu dute 12 urteko sei neskek. Sabina A., Eunate E., Ibane K., Ibone A., Matxalen F. eta Maider Z. izan ziren “antzerki berezia” taula gainean eskaini zutenak. Guztiontzat, geure ikasleak direla, zorionak!!


 

   Elorrioko institutuko 3.DBH-ko ikasleak “Garbitu dezagun Mundua Euskadi 2011” ekimenarekin bat egin dugu.
   Euskadiko beste hainbat herrietan bezala, Elorrioko herrian ere,panpa-lezka  espezie inbaditzailea ugaritzen ari dela ikusita,ekintza hau aurrera eramatea erabaki dugu; Urriaren 4an San Agustin Auzora joan eta Panpa-lezkaren (Cortaderia selloana) luma-mototsak moztu, ondoren plastikozko poltsa beltz handitan sartu eta ongi itxi ondoren, udalarekin aldez aurretik adostu dugun moduan,eurei abisatu jaso eta erre ditzaten.
   Gure ekintzaren helburua panpa-lezka landarearen ugalketa ekiditea eta bide batez herritarrak espezie inbaditzaileen arazoaz kontzientziatzea litzateke.

   Ekintza burutu ostean honen berri http://www.garbitudezagunmundua.org web orrian jakitera eman dugu (ateratako argazkiak, bideoa, sustapen-materiala, lekuko prentsa oharrak e.a. )

   Horretaz gain, hainbeste komunikabideeetan (adb. Anboto aldizkarian, El Correon), berri eman dugu, ekintzaren adibidea zabaldu guran.


Ez izan beldur!!!

   Beldur Barik udalek osatutako Berdinsarea elkarteak sortarazitako ekimen bat da. Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

  Hemen bideo lehiaketan aurkeztu dugun "Ez beldurtu" lana ikus dezakezue.

 


Eskola Agenda 21.


 

Libreoffice
Manten el carro. Usa OpenOffice.org
© Elorrio BHI
Telefono: 946582713 | Fax: 946582713 | iesbhi@teleline.es