AGENDA (handiago HEMEN)

Elorrio - Amgala 2019

Amgala - Elorrio

 

eposta


 

castellano materiales

 

 

 

Teknologia baliabideak

                       

SCAPE ROOM ARRIOLAN

Pasa den ostegunean ikasleek Scape Room antzezlana ikusi zuten Arriolan.
OSO ONDO EGIN ZUTEN!!


AMGALA - ELORRIO 2019
 

BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOKO EGOITZAN

Urriaren 15ean DBHko 4. Mailako ikasleok Bilboko Orkestra Sinfonikoko (BOS) egoitza bisitatzeko aukera izan genuen, Euskalduna Jauregian. Bisita honek, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren organizazioa eta funtzionamendua ezagutzea zeukan helburutzat. Hori dela eta, Bilboko Orkestra Sinfonikoari emandako aukeragatik gure esker ona adierazi nahi diogu, eta baita, Giancarlo Guerrero maisuari bere ezagutzak gurekin partekatzearren.


VALDEREJO 2019



Urriaren 9an, DBH4. mailako ikasleek Arabako Valderejo parke naturala bisitatu zuten eta han aukera izan zuten kantauriar isurialdeko eta mediterranio isurialdeko paisaia eta landaredia bereizteko. Bertan, pagoak, arteak eta pinuak dira zuhaitz-espezie nagusiak. Bestalde, 200 animalia-espezie inguru bizi dira parkean. Guztien artean, berezkoenak sai arrea, sai zuriak, erbiak, basurdeak, orkatzak, arrano beltzak eta otso iberikoak daude. Eguraldi polita izan genuen eta egun ederra pasatu genuen.


ABERASTE CURRICULARRA 2019

Aberaste curricularraren inguruan zentroak duen interesari erantzuteko, Urriaren 9an, materia horretan aditua den Elena Aguilera Villalobos ikastetxera etorri zaigu.
Bere eskutik irakasleok gai horri buruzko formazioa jaso dugu eta, horrekin batera, berak eskainitako hainbat material eskuratu dugu; orain, horiek aztertzea egokitzen zaigu.


HABITAT EGUNA 2019

Urriaren 3an Habitat eguna ospatu genuen. Geletan Ama Lurrari gutuna irakurri eta gero denok batera argazkia atera genuen patioan, kolore berdea nagusi zela. Aldi berean astean zehar inguruarekiko konpromisoak ere izenpetu genituen. Sentsibilizazio fasearekin aurrera jarraitzen dugu.


MUGIKORTASUNARI BURUZKO LANA ELORRION

Irailaren 27an udaletxera joan ginen 1DBHeko 11 ikasle, aurreko astean herriko bost kaleetan mugikortasunari buruzko azterketa egin ondoren. Puntu beltzak identifikatu eta udal aretoan azaldu genituen herriko beste ikastetxe batzuekin batera.


ELORRIO INSTITUTUKO ORTUA

Irailaren 13ko Berria egunkarian, Elorrioko institutuko ortuari buruzko artikulua idatzi dute.
Denon lanaren ondorioa baino ez da.

Eskerrik asko.


Urruzuno literatur lehiaketa 2019

ZORIONAK, KLAUDIA!

Urruzuno literatur lehiaketaren sari banaketa.

Irailean 6an Urruzuno lehiaketaren sariak banatu ziren.Gure ikaslea den Klaudia Olasolo Igarzak "Izarren sorrera" ipuinaz Prosa: B mailako saria irabazi zuen.

Zorionak Klaudia, berriz ere.


 

  2019-2020 ikasturtera ONGI ETORRIA



Lehenik eta behin ikasturte berri honen hasieran eta lerro hauek aprobetxatuz Hezkuntza komunitate osoari zabaltzen diogu ongi etorria: ikasle, irakasle, familia eta langile ez dozenteei.

Aurreko ikasturteetan lez ikastetxeak konpromisua hartuta duen hainbat proiektuetan lan egiteko asmoa agertzen du. Denak ere ardatz estrategikoei erantzuteko dira: ikasleen aniztasunari erantzuteko, elkarbizitza edo bizikidetzari lotutakoak, komunitatea osatzen dugun partaideen komunikazioa eta partaidetza indartzeko, zientziak eta emakumeen papera beraiekin lotura sendotzeko, hizkuntzak indartzeko eta ebaluazioaren garrantziari lotutakoak kontuan izango ditugu.

Hori guztia azken xedea gure ikasleen arrakasta pertsonala eta akademikoa lortzea da eta beti ere zerbitzu publikoa garen heinean irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzen joateko asmoa agertzen dugu.

Gogoratu aurkezpen eguna irailaren 9an, astelehenean, izango dala. Ordurarte ondo izan eta indarrak berrituta ekarri ikasturte berri honi aurre egiteko.

Eskerrik asko. Denon iradokizunak jasotzeko prest gaude.

Agurtzane Berriozabal
Elorrio Institutuko zuzendaria

 



Gamarra 2019

Asteazkenean, hilaren 19an, urtero bezala eta kurtso bukaera ospatzeko Gamarrara joan ginan. Egun ederra pasatu genuen!!! Orain, uda ona izan eta iraila arte!!!

4 DBH - Ekosistemaren biodibertsitatea

Ikastetxetik hurbil dagoen horma bateko biodibertsitatea aztertzen aritu dira DBH4. mailako Eleaniztasuneko Biologiako ikasleak. Lan interesgarria izan da, itxura baten bizidunik ez zegoelakoan, zenbat espezie desberdin aurki daitezkeen ikusi baitute.

Klaudia Olasolok URRUZUNOTARRAK GEHITUZ Literatura-Lehiaketa irabazi du

Zorionak Klaudia!!
Hirugarren mailako Klaudia Olasolok Urruzunotarrak Gehituz eskola arteko literatura-lehiaketa irabazi du; lehiaketaren helburua ikasleen artean euskararen idatzizko kalitatea, literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna sustatzea da. "Izarren Sorrera" lanarekin lortu du Olasolok epaimahaiaren aipamena prosa kategorian.
Saridun guztiek irailaren 2tik 6ra Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean literatura-egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Horrez gain, Klaudiraren lana, urruzunotarren idazlanak biltzen dituen liburuan argitratuko da.
Irailaren 6an egonaldia bukatu ondoren Eusko Jaurlaritzaren Gazteizeko Egoitza Nagusian egingo da sari banaketa. Guraso, senide eta irakasleak gonbidatua zaudete ekitaldi honetara!
Literatura-lehiaketa

 

EGUTEGIA

 

 


MIKROMATXISMOAK IKUSTARAZI




BIZIKASI ESKOLA JAZARPENAREN AURKA

GURE INSTITUTUA

EGIN ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE

libroazul