Zer da Agenda 21?

 

 

eta familiak?

 

(Behin deskargatuta eta zabalik, F5 sakatu)

IRAES

Escuela sostenible. Iraes21.


IRAES21 iraunkotasunerako ikastetxearen errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuneko hezkuntza elkarrekin bultzatzen duten ikastetxeen sarea da.

Ikastetxea irakasleria, ikasleria, irakasleak ez diren pertsonalgoa eta familiek osatzen dituzten hezkuntza komunitate bezala ulertzen da, inguruarekin herremananduta.


Sarea 2008-09 ikasturtean abian jarri zen eta zabalik dago helburu berdina duten beste hezkuntza erakundeetara zein ikastetxeetara. Ikasleentzako lehendabiziko ekimenak 2009-2010 ikasturtean jarri ziren martxan Confint nazioareko prozesua zela medio.


IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:


1.     Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea.
2.     Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea.

3.     “Iraunkortasuneko eskola” agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea.

4.     Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea

5.     Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez.

 

Helburuak bi arlotan garatzen dira: 


a) Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotzeko direnak


1. Iraunkortasuneko Hezkuntzaren  erronka berriak identifikatzea.

2. Partaidetzarako, erabakiak hartzeko eta komunikaziorako ikasleentzako guneak zabaltzea.

3. Iraunkortasunerantzako bilakaera adierazleak bultzatzea.

4. Ikasitakoa hezkuntza komunitateko beste kideei zabaltze lana erraztea.

5. Adierazle zehaztean , ebaluapena erraztea.


b) Elkar laguntza bideratzekoak


1. Ikastetxeetako esperientziak eta materialak elkarrekin jartzea.

2. Esperientzien eta Praktika Onak elkarrekin trukatzea, sarean eta beste erakundeekin.

3. Beste lurraldeetako ikastetxeekin esperientziak trukatzea  bai atzerrian bai beste komunitatean.

4. Iraunkortasuna curriculumean txertatzeko lana amankomunean jartzea.

5. Lan-tresna bat sortzea egindakoa aztertzeko eta jarraipena emateko.

 

 

ELORRIO INSTITUTUKO ORTUA

ELORRIO INSTITUTUKO ORTUA

Irailaren 13ko Berria egunkarian, Elorrioko institutuko ortuari buruzko artikulua idatzi dute.
Denon lanaren ondorioa baino ez da.

Eskerrik asko.



Habitat Eguna 2019

HABITAT EGUNA 2019

Urriaren 3an Habitat eguna ospatu genuen. Geletan Ama Lurrari gutuna irakurri eta gero denok batera argazkia atera genuen patioan, kolore berdea nagusi zela. Aldi berean astean zehar inguruarekiko konpromisoak ere izenpetu genituen. Sentsibilizazio fasearekin aurrera jarraitzen dugu.



Tranpak Batzen

ASIAR LIZTORRA - TRANPAK BATZEN

Aurreko astelehenean tranpak jarri genituen eta aste bete beranduago, martxoaren 18an, tranpak batzea tokatu zaigu. Euria egin duenez, liztor bi baino ez ditugu harrapatu, baina hurrengoan gehiago izatea espero dugu.


Mankomunitateko Tailerra

MANKOMUNITATEKO TAILERRA

AG 21 taldeko ikasleekin elikagaiei buruzko tailerra burutu genuen martxoaren 14an. Herrirtik zehar ibili ginen denda desberdinetan elikagaien jatorria eta ezaugarriak biltzen. Ondoren herritarren erosketa-ohiturak ere aztertu genituen.
Eskerrak denori!


Tranpak jartzen

ASIAR LIZTORRA - TRANPAK JARTZEN

Astelehenean, martxoaren 11n, asiar liztorrak harrapatzeko tranpak jarri genituen trenbide zaharreko bidean. 25 bat ikasle batu ginen eta datorren astelehenean batu eta ondorioak aterako ditugu.


Tranpak eraikitzen 2019

ASIAR LIZTORRA - TRANPAK ERAIKITZEN

Aurreko astean, HAUSPOA orduan, asiar liztorrak harrapatzeko tranpa-ikastaroa egin genuen Arantza Royuela eta bere semea den Jokinen laguntzarekin. 30 bat lagun batu ginen eta behin tranpak eginda, martxoan zintzilikatuko ditugu institutu inguruan.


ASIAR LISTORRA 2019

ASIAR LISTORRA

Atzo Arantza Royuelak, Sara eta Jokin CadiƱanosen amak, asiar liztorrari buruzko hitzaldia eman zuen proiektu gelan. 30 bat ikasle eta hiru irakasle batu ginen. Datorren ostegunean tranpak egiten erakutsiko digu gero ondoren institutu inguruan zintzilikatzeko.


Ingurumen Batzordea

INGURUMEN BATZORDEA

Ingurumen Batzordea Urtero bezala opor aurretik Ingurumen batzordea deitu dugu burututako ekintzen berri emateko. Hauen artean sentsibilizazio kanpainak, tailer desberdinak, IRAES eta AG 21 taldekoek egindakoak eta ikasturtean zehar egiteko daudenak azaldu genituen. Etorritako guztiei eskerrak eta gogoratu ikas komunitate osoaren parte hartzea ezinbestekoa dela proiektua aurrera eramateko!


HONDAKINEN GAIKAKO BILKETA

HONDAKINEN GAIKAKO BILKETA

Sortutako hondakinak nola eta non bota behar diren landu dute fisika kimika arloan DBH2-ko ikasleek. Bakoitzak bideo bat egin du herritarrak gaiaren inguruan kontzientziatzeko. Eloisek egindakoa hemen duzue ikusgai.


CONFINTeko esperientzia azaltzen

Matxalen eta Klaudia CONFINTeko esperientzia azaltzen

Matxalen Arandok eta Klaudia Olasolok IV. Estatuko CONFINTean bizitako esperientzia azaltzeko hitzaldi bat eman zuten areto nagusian DBH-ko ikasle guztientzat. Primeran egin zuten, zorionak!


Mugikortasun eguna  15-09-22

Irailaren 22an, HAUSPOAko ordua aprobetxatuz, bizikleta hartu eta 40 minutuko ibilbidea osatu genuen Elorriotik zehar. ESKOLA AGENDA 21eko 30 bat lagun batu ginen, guraso, ikasle eta irakaslen artean.
Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez ekintza honen helburua herritarrak mugikortasun jasangarriaz ohartu eta sentsibilizatzea izan da.



 

 

IRAES 21eko ikasleak BARTZELONAN

Gazteen II. Konferentzia: Zain dezagun Planeta

  Institutuko Iraes 21eko 3 ikaslek-Nahia Aranguren,Idoia Ayarzaguena eta Maider Igartua- azaroaren 12tik 15era Bartzelonan ospatu zen Estatuko II.CONFINTean parte hartu zuten.
  Bertan Euskadiko beste 18 ikaslerekin batera gure erkidegoaren ordezkari gisa aritzeaz gain, beste erkidegotako ikasleekin hainbat lan burutu zituzten eta Bartzelona bisitatzeko aukera ere izan zuten.

 

Aurkezpenaren bideoa .

  Eskerrik asko hiruroi egindako lanagatik!


 

IRAES Plastikoak - Elorrio BHI

Aurtengo gaia

URETAKO EKOSISTEMAK. STOP PLASTIKOAK

Jakina denez ezinezkoa izango litzateke Lurrean bizitzea urik izan gabe. Gaur egun, neurri handiagoan ala txikiagoan, eta izaki bizidunak bizi diren ekosistema edozein izanda ere, ura funtsezko elementua da haiek guztiak garatzeko.
Uretako ekosistemek, beraz, berebiziko garrantzia dute, eta, normalean, askotariko animalia- eta landare-espezie asko bizi dira haietan. Eta gura ardura hauek zaintzea eta babestea da.
Hau da gure erronka.



 

Mugikorren erabilera diagnostikoa

       

 

Gure ikasleek egiten duten mugikorren erabileraren diagnostikoa egin dugu.

Horretarako ikasleek honako galdetegi hau erantzun dute, emaitzak dokumentu honetan laburtu ditugu.


ELORRIOKO ZUHAITZAK 

Agenda 21 taldekoek site bat sortu dute Elorrioko zuhaitzen inguruan. Zuhaitzei buruz gehaigo jakin nahi baduzue egin klik irudian. 

Gure ortu ekologikoa

Ikastetxeko ortu ekologikoaren bidez gure ikasleek ingurumenarekiko harremana indartzea, elikadura osasungarri baten garrantziaz jabetzea eta hondakinen kudeaketa egokia bultzatzea nahi dugu.
 

Nekazaritza ekologikoari buruz informazio gehiago hementxe

KONPOSTA EGITEN

Azken asteetan,  ikaskeak konposta egiten aritu ziren: baratzan belarrak kentzen pilatzeko, inguruan hostoak batzen, etxetan hondakin organikoak biltzen etaar.

Dagoeneko prozesua martxan jarrita dago eta hilabete batzuk barru lortutako konposta baratzean zabaltzea espero dugu.

HAZITEGIA


Aurten hasteko negutegian hazitegi bat ipini dugu, bertan haziak erein eta lortutako landareak gero ortuan landatzen ditugularik. Lortzen ditugun barazkiak sukaldaritza tailerrean erabiltzen ditugu,horrela bertokoak, sasoian sasoikoak eta osasungarriak diren jakiak presta ditzaten.

 

KONPOSTA EGITEN 

 

Etxeetan egunero sortzen den hondakinen &percent; 40a gutxi gorabehera, materia organikoa da, birziklatu eta konpost moduan lurrera bueltan bota daitekeena. 


Konposta ongarri gisa edo lurra egonkortzeko erabil daiteke eta aldi berean zabor gutxiago sortzen lagunduko digu.


Institutuan konposta egiten dugu, horretarako ikasleei poltsa biodegradagarriak banatu dizkiegu etxetik hondakin organikoak  ekar ditzaten eta hauetaz gain ikastetxean bertan sukaldaritza tailerrean sortutakoak erabiltzen ditugu.


  Konposta egiteko erabil daitezkeen hondakinak.


   Konpost ona lortzeko gida